Mehaka historia gunearen bisita gidatua. Zato Baxenabarreren historia ezagutzera !
Mehaka Baxenabarreren historia, edo hobeki erran, historia bat kontatuko dizun erakusketa iraunkor bat da : 1189-1789 urteen artekoa, Baxenabarre Nafarroako Erresumaren parte zen garaikoa. Deskubri ezazu hain ezezaguna den iragan hori !
Ateratzean, ikusiko duzu Baigorri herriak ondare biziki aberats eta anitza atxiki duela : Baxe nafarro estiloko etxeak, zubi "erromatarra", bere eliza eta gaztelua bere iraganaren lekukotasunak dira.
Iraunpena : oren bat.
Hitzordua : Mehaka historia gunea, Herriko Etxeko plazan.
Behar pedadogikoei egokitzeko aukera bada (tailer tematikoak, Aitzin historia, Euskal Mitologia, Erdi Aroko garaia,... maletak eta tailerrak prest dira baliatzeko, hortako gidarekin harremanetan sar zaitez).