Mehaka historia gunearen eta Baigorriko herri zentroaren bisita gidatua. Zato Baxenabarreren eta Baigorriko ibarraren historia ezagutzera !
Mehaka Baxenabarreren historia, edo hobeki erran, historia bat kontatuko dizun erakusketa iraunkor bat da : 1189-1789 urteen artekoa, Baxenabarre Nafarroako Erresumaren parte zen garaikoa. Deskubri ezazu hain ezezaguna den iragan hori !
Ateratzean, ikusiko duzu Baigorri herriak ondare biziki aberats eta anitza atxiki duela : Baxe nafarro estiloko etxeak, zubi "erromatarra", bere eliza eta gaztelua bere iraganaren lekukotasunak dira.
> Iraunpena : 2 oren
> Hitzordua : Mehaka historia gunea, Herriko Etxeko plazan.